Baina denek zuten zenduei omenaldi xume bat egiteko asmoa. Egia esan, Lasarte-Oriako hilerria ederra da oso, loreak jartzera joandako gizon baten hitzen arabera, Gipuzkoa osoko hilerririk "politena" da.
Leku paregabean dago kokatuta eta paseotxo bat emanez joateko, aparta da lasarteoriatarrentzat. Leku ezinhobea era berean, azken arnasa eman dutenek behin betirako atseden har dezaten.
Hilobiak apaintzen
Jende asko ikus zitekeen euren ahaideen hilobiak txukun txukun jartzen. Lore zaharrak kendu eta berriak jarri, lurra aldatu, ureztatu...
"Maite dituzunak zaintzea baino gauza ederragorik ez dago, baita hil ostean ere", aitortu zuen emakume batek loreak ipintzen zituen bitartean.
Izan ere, euren senideen hilobia zainduta mantendu nahi izaten dute familiartekoek, euretaz ahaztu ez direla erakusteko.