Buruntzaldea IKTk denboraldiari hasiera emango dio Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 3a

Igeriketako lehenengo mailako ligako txapelketa asteburu honetan hasiko dute Buruntzaldea IKTko infantil, junior, promesa eta absolutuek. Lehenengo jardunaldia Lasarte-Oriako Udal igerilekuan izango da larunbatean, azaroaren 5ean, 16:00etatik aurrera.
Gauzak honela, udaleko igerilekua larunbatean arratsaldean itxita egongo da erabiltzaileentzako. Kirol Zerbitzuetattik jakin arazten da, Udalaren Kirol Instalazioetako abonatuek Andoain eta Usurbilgo igerilekuak erabiltzeko aukera izango dutela.