Muñoa eta Labakaren txanda

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 4a

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan igandean arratsaldeko 17:30etan jokatuko den kanporaketan erabakiko da zein 18 bertsolari sailkatuko diren Gpuntua, Gipuzkoako Bertsolarien Txapelketako finalerdietarako eta azken finean zein bertsolariren artean jokatuko den Gpuntua. Unai Muñoa eta Ane Labakak kantatuko dute saio honetan, Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” eta Jokin Urangarekin batera, eta aurrera egin nahi duenak puntu mordoxka lortu beharko ditu.
Kanporaketan nagusitzen dena zuzenean pasatuko da azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran Arrasate, Tolosa eta Hernanin jokatuko diren final erdietara, eta puntuka sailkatzeko momentuz, 467,5 eta 472 artean dago langa. Hortik gora egiten duena final aurrekoetan izango da eta hortik behera egiten duena kanpoan.
Eta puntuaketa horren erdian geratuz gero, bigarren izanik nahikoa izango dira 468 puntu, hirugarren eta laugarrenak gutxienez 469 lortu beharko ditu, bosgarrenak 472 puntu eta azkena ere sailkatuko da 472 puntu baino gehiago lortuz gero.

Euskal Herriko txapelketa

Gipuzkoako txapelketaren finalerdietara pasatzeak, badauka berarekin beste sari bat ere, 2013 jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari txapelketan parte hartzeko aukera.