4-Asteburuko ekintza ugari bertan behera geratu dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 4a

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak astebururako aurreikusten duen eguraldia dela eta, alerta laranja ezarri du, Lasarte-Oriako Udalak, zein hainbat elkartek antolatutako ekintzak bertan behera utzi edo egunez aldatu dituzte.
DYAk igandean, azareoaren 6an, antolatua zuen ateak irekiko eguna da atzeratzen den horietako bat eta oraindik ez dago datarik.
Honetaz gain, bigarren aldia da Udalak eguraldia dela eta, Deabru Beltzak-en The Wolves kale ikuskizuna bertan behera utzi behar duena.

Lip dub-a

Era berean, Kuadrillategi eta Gazteklubeko gazteek lib dub-a grabatzea aurreikusia zuten bihar, larunbata Okendo plazan.
Hala baina, eguna aldatu eta gaztetxoek Pirritx eta Porrotxen Mari Kalanbre abestiarekin prestatutako koreografia azaroaren 20an erakutsi dute. Orduari dagokionez ere aldaketa egongo da, izan ere hitzordu berria eguerdian, 12:00etan izango da.