Bazen garaia!

Txintxarri 2011ko azaroaren 7a

Pasa den maiatzean ospatu ziren hauteskundeen harira, Txintxarrik Ezker Abertzaleak izenpetutako gutun bat plazaratu zuen; bertan, "Ez dugu onartzen!" izenburua zuen textuan, kritika zorrotza egiten zitzaion hauteskunde afixak itsasteko ezarri zituzten egurrezko paneletan agertzen zen joera erdaldun elebakarrari eta hurrengorako udal arduradunei euskaraz bizitzeko hautua egina dugunon hizkuntza eskubideak errespetatu eta gutxienez elebitasuna bermatzeko eskatzen zen.
Asteazkenean ikusi nituen etxe parean berriro ere ditxosozko panelak, baina hara! "elecciones" delakoaren azpian "hauteskundeak" ageri dira indartsu, ozen, duintasunez eta inongo lotsarik gabe. Aldaketa handiak emateko beharrezkoa den pausu txikia, askorentzat txorakeria izango den arren asko eta askori aurpegian irribarrea sortaraziko dion egokitzapena horratio!
Lerro hauetatik zorionak pausu hau ahalbideratu duten udal ordezkariei., aurrera!

Aitzol Lasa Letona