Aho zabal egon ziren haurrak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 7a

Lehengo asteazkenean, barre, algarak, hitzak eta isiluneak izan ziren nagusi Manuel Lekuona kultur etxeko haur liburutegian. Izan ere, 5, 6 eta 7 urteko gaztetxoek Koruko Zurutuzaren hitzei adi jarraitzen baitzieten eta hark kontatutakoari erantzuten zioten.
Honela Ipuinaren ordura hurbildu ziren haurrek haiek bezalako umeei gertatutako abenturak eta ezbeharrak ezagutu zituzten.
Hurrengo saioa bihar, asteartea 18:00etan izango da. Honetan, Pello Añorgak 4 eta 5 urteko gaztetxoei zuzendutako saioa eskainiko du.