Kuadrillategi eta Gazteklubeko gazteek lib dub-a grabatzea aurreikusia zuten larunbatean Okendo plazan. Tamalez, eguraldia dela eta, ekintza egunez aldatu behar izan dute.
Data berria, azaroaren 20a, igandea da eta orduari dagokionez ere aldaketa egongo da, izan ere hitzordu berria eguerdian, 12:00etan izango da.
Orduan gaztetxoek erakutsi ahalko dute Pirritx eta Porrotxen Mari Kalanbre abestiarekin prestatutako koreografia.
Antolatzaileek gogora arazten dute ekimena irekia dela eta nahi duenak parte har dezakeela honetan.
Beraz dantzatzea gustuko dutenek aukera paregabea dute Okendo plazara hurbildu eta egun horretan gaztetxoek antolatutakoarekin primeran pasatzeko.