Ia urte bete itxaron eta gero, “bi aste barru Udal kirol instalazioetako padel pista ikastaroak ematen hasi nahi dugu,” adierazi digu.
Banaka edo taldeka
Ataleko arduradunak azaldu digunez, banakako, zein taldeko saioak egingo dituzte, “ume, nahiz helduentzako ikastaroa izango da eta maila guztiei zuzendua.”
Haurren kasuan 7 urtetatik aurrerakoek izen eman ahalko dutela azpimarratu du eta taldeei dagokionez, mailaren araberakoak egingo dituztela.
Orduak eta egunak
Oraindik Lasarte-Oriako Udalak klubak egindako egun eta ordutegi proposamena onartu behar duela jakin arazi digu Lorenzok.
Halabaina, astean zehar lau egunetan ikastaroak egotea dute asmoa, “bai goizez, baita arratsaldez. Larunbatetan, ikusiko da. Jendearen eskaeren arabera izango da hori.”
Materiala
Materialari dagokionez, Eli Lorenzo irakasleka azaldu digunez, “lehenengo asteetan proba moduan egon daitezke eta horietan, materialik ez badute, nik utzi ahal dizkiet palak”.
“Aurrera jarraitzen badute, aholkuak eskainiko dizkiet, zein eratako pala erosi behar dute, etab. jakin dezaten,” atxiki du.
Izena ematea
Beraz, padelean lehengo pausuak eman edo teknika garatu nahi duen herritar orok, orain dauka aukera. Egin beharreko gauza bakarra Eli Lorenzorekin harremanetan jartzea da, 687 632 737 zenbakian.