Metal doinuak ostiral gauean Abend-en

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 7a

Heavy metal gaua izan zen ostiralekoa Abend antzokian. Hilotz talde lasarteoriatarra eta Korumbá oreretarra izan ziren gaueko bi protagonistak. Doinu bortitz eta sakonak uztartu zituzten, euskarazko eta ingelesezko letrak tartekatuz. Beraien kantu propioez gain, metal talde ezagunen bertsioak ere jo zituzten. Jende asko bildu zen bi kontzertuak ikustera, Lasarte-Oriak betidanik izan baitu heavy metal talde sorta polita, eta belaunaldi gazteek oraindik bide horri eusten diotela argi geratu zen ostiral gaueko kontzertuetan.