Kredituak eta Atsobakarreko defizita aztergai biharko Udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 7a

Bihar, azaroak 8, arratsaldeko 17:00etan Udalbatzarreko ohiko bilkura izango da.
Hilabete honetako gai zerrendan, 2011 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea eta kreditu gehigarrien kredituak aldatzeko dosierra onesteko proposamena daude.
Honetaz gain, udaleko talde sozialistak Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkion eskumenak bere gain ez hartzeak udalari sorrarazten dion defizitari buruz aurkeztutako mozioa ere eztabaidatuko da.
Era berean, ekaineko 8ko datadun alkatetzako dekretuaren berri emango da. Azkenik, alderdiek eta herritarrek galderak eta erreguak egiteko aukera izango dute.