TSST autobus konpainiako zuzendaritzak jakin arazten du gaur, azaroaren 7tik aurrera, bere zerbitzuek, Donostia-Lasarte -T1, Donostia-Andoain-T3, Donostia-Asteasu-T4 y Donostia-Tolosa-T5, Donostian terminal aldaketa izango dutela.
Orain arte, Gipuzkoa enparantzan zegoen geltokia, Askatasuneko etorbideko 24 zenbakira lekualdatuko da.
Aldaketa honek Donostiako Udalaren proposamenari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginteari ematen dio erantzuna. Hemendik aurrera, Gipuzkoa enparantzako kokalekua Seminario eta Igeldora doazen autobusentzat izango da.