Udalak uholdeak kaltetutako herritarrentzako bulegoa ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2011ko aza. 9a, 01:00
Atzoko Udalbatzarrean Pablo Barrio alkateak igandean bizitako egoeraren azterketa eta irakurketa egin zuen.
Aipatu zuenez, herrian izan ziren “arazo gehienak estolderiatik ateratako urak eragin zituen, hainbat garaje, lokal eta biltegietan arazo eta kalteak sortuz”.

Kaltetuei laguntzak

Guzak honela, Alkateak kaltetuei jakinarazi nahi die, herritarrek dituzten beharrak asetzeko, hau da, edozein erreklamazio, aholku, laguntza edo eskaera egin nahi izanez gero, udalan bertan irekiko den bulegora joan edo 943 376 185 zenbakira deitu ahal dezaketela.
Etxeetan laguntzen irizpideei buruzko bandoak jarriko dituzte. Hala ere, herritarrek jarraitu beharreko pausuak azaldu zituen alkateak.
Segurua izanez gero, probak bildu, argazkiak edo bideoak, eta haiekin harremanetan jarri. Ostean, Udalean egongo den kontsortzioko eskaera orria bete behar dute.
Segurua ez dutenek, berriz, Udalera jo beharko dute. Izan ere, 2005eko 307 dekretuaren bidez laguntzak eskatu daitezke.
Kalteak handiak izanez gero, dirulaguntza bereziak eskatu ahalko dira.
Era berean, Udaletik ohartarazi dute, prozesu motela dela eta dirua epe luzera jaso ohi dela.