Lehendabiziko proban, 100 libreetan, Garazi Alkorta, Naroa Goikoetxea, Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Asier Lopez de Arregi, Mikel Arribillaga eta Kevin Iglesias aritu ziren.
Nesketan, Naroa bigarren eta Garazi hirugarren izan ziren eta biek haien markak hobetu zituzten.
Parte hartu zuten bost mutilek, berriz, lehen bost postuak eskuratu zituzten. Nahiz eta Arribillaga izan marka hobetu zuen bakarra, gainontzekoak haien denbora onenen parean ibili ziren.
Partehartze mailako proba berean, berriz, Alberto Alba aritu zen. “Berarentzat lehen aldia zen eta urduri xamar bazegoen ere gogoz atera zen lehiaketara” adierazi digu entrenatzaileak.
50 tximeleta proban ere txukun aritu ziren igeriketa taldeko gazteak.
Itsaso Tolosa bigarren izan zen eta Garazi Alkorta hirugarren. Mutiletan aldiz, Haitz, Esnal eta Asier aritu ziren eta hurrenkera horretan lehen hiru postuak eskuratu zituzten Gainera, Asierrek marka pertsonala egin zuen.
Borja Apeztegiak Asier Lopez de Agirreren lana azpimarratu du “hilabete askotan belauneko operazioa dela eta igeri egin gabe egon ondoren lan bikaina egin zuen”.
Euskal Herriko txapelketa
Ostean, jardunaldiko proba luzeak, 800 libre eta 400 estiloak, jokatu ziren.
800 libreetan, Naiara Lizaso, Jone Vazquez, Kevin Iglesias eta Haitz Mitxelena aritu ziren eta laurek marka pertsonalak egin zituzten.
Gainera, Naiarak 11'53''34 marka egin zuen eta ziurrenik Neguko Euskal Herriko Txapelketan aritzeko txartela emango dio.
Bestalde, 400 estiloak proban Mikel Soto eta Iñigo Ibarburu aritu ziren. Apeztegiak azaldu digunez, Sotok lan bikaina egin zuen lehen aldiz egiten zuen proba honetan eta Iñigok aldiz sekulako indar erakustaldia egin zuen proba honetan.
Eta 200 bizkar proban, Mikel Arribillagak eta Itsaso Tolosak lan txukuna egin zuten.
Azken proba indibiduala 100 estiloak izan zen. Itsaso, Naroa, Garazi eta Jone aritu ziren nesketan. Itsasok bere marka onena berdintzea lortu zuen eta beste hirurek marka pertsonalak egin zituzten.
Mutiletan, Mikel Soto eta Mikel Esnal aritu ziren eta Sotok marka pertsonala lortu.
Erreleboak
Saioa amaitzeko 4x50 libre erreleboa jokatu zen.
Nesken taldea bigarren izan zen eta lehenengo postan Naroa Goikoetxeak marka pertsonala egin zuen.
Mutiletan, bi talde aurkeztu zituen Buruntzaldeak. Azkarrena Haitzek, Iñigok, Asierrek eta Esnalek osatutako izan zen. Hauek bigarren sailkatzeaz gain, taldeko marka berdintzea lortu zuten. Gainera, lehen postan, Haitzek marka pertsonala egin zuen.
Bigarren taldeak, berriz, Kevinek, Mikel Sotok, Arribillagak eta Oierrek osatutakoak laugarren postua eskuratu zuen.
Borja Apeztegiak adierazi digunez, “pozgarria da urteko lehen jardunaldian markak hausten direla ikustea. Zenbait arazo tekniko ikusteko ere oso baliagarria izan da. Datozen hilabeteetan horien gainean lan egingo dugu”.