Jangelan izen ematea itxi du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 11

Udal Eskola-Jangela zerbitzuan izena eman duten erabiltzaileen kopurua dela eta, zerbitzu horretan 2011-2012 ikasturteko matrikulatzeko epea itxi behar izan duela jakin arazi du Udaleko hezkuntza sailak. Neurri horrekin, Udalaren asmoa zerbitzu duina eta kalitatezkoa bermatzea da, eta Udaletik adierazi dutenez “hori ezinezkoa litzateke inskripzio gehiago onartuko balira”.
Udalaren ustez, lokalaren neurria, segurtasun neurriak, tresneria eta mahai-aulkien kopurua gehienezkora iritsi dira. Honela, azaroaren 7tik aurrera, Jangela Zerbitzuan izen emate berriek itxaron-zerrenda bat osatuko dute, bajaren bat gertatzen denerako.