Batukada taldea egiteko bilera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 11

Azken urteetan, Ttakun Kultur elkarteak antolatu eta eskaini dituen ekintza ugarien artean, Batukada taldea dago. Taldeak San Pedroetan eta beste hainbat ekitaldietan parte hartu zuen martxan egon zen bi urteetan. Taldeak baditu 20 bat musika tresna, neurri ezberdinetako danbor, atabal, surdo, agogo, tan tan,... erabiltzeko eta erritmo desberdinak egiteko. Urte beteko etenaldiaren ostean, antolatzaileek proiektua berriro ere martxan jarri nahi dute eta bilera bat egingo dute taldearen entsegu egunak, orduak, etb. zehazteko. Bilera azaroak 16an izango da 18:00etan Ttakuneko gazte lokalean, Iñigo de Loyola kalean.