Ttakun kultur elkarteak bigarrenez Muxikoak ikastaroa jarri du abian. Ikastaroa azaroaren 8an hasi zen arren, elkarteak herritarrak animatu nahi ditu honetan parte hartzera.
Dantzaldi eta erromeriatan dantzatzen diren piezak ikasteko aukera ona da elkarteak eskaintzen duena, David Egizabalek dantzarik ezagunenak erakutsiko baitizkie. Ikastaroa euskaraz da Ttakunen helburua iharduera ezberdinak egin, ikasi eta lagunartean ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea baita. Adin edo maila mugarik ez duen ikastaroa da, eta gainera ikasleek nahi eta gogoetara egokituko dena.