Basaundi-Leitza bizikletan joan etorria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko aza. 11a, 01:00

Urtero bezala bizikleta gainean Basaundi eta Leitza arteko joan etorria egingo dute herritar batzuek azaroaren 19an. Goizeko 8:15etan elkartuko dira Basaundin, Leitzan egingo dute hamaiketakoa eta gero itzuli berriro bizikleta gainean. Ondoren nahi dutenek Basaundiko Buruntz-Azpi elkartean bazkaltzeko modua izango dute. Beste urtetan 20 bat lagunek parte hartu du 60-70 kilometro inguruko bizikleta irteera honetan. Antolatzaileek deia luzatu dute nahi dutenek parte hartu dezaten. Nahikoa izango da hilaren 19an, goizeko 8:15etan agertzea. Esan bezala nahi dutenek une horretan esan eta elkartean bazkaltzeko aukera izango dute.