Baztango bailarara irteera

Txintxarri 2011ko azaroaren 11

Biyak Bat erretiratuen elkarteak azaroaren 25ean irteera antolatu du Baztango bailarara. Bertan San Salvadorreko monastegia eta errota zaharra bisitatuko dituzte. Hamaiketakoa eta bazkaria Elizondoko Baztan Hotelean izango dira. Bazkal ostean, Superbingoa eta dantzaldia egongo dira. Irteeraren prezioa 34 eurotako da. Izena ematea Biyak bateko egoitzako bulegoan egingo da, 10:30etatik 12:30era eta plazak amaitu arte egongo da irekia.