Memoriaren egunean Lasarte-Oriako PSE-EEk Askatasunaren plazan biktimen omenezko ekimena egin zuen atzo eguerdian.
Azaroaren 10ean, bigarren urtez ospatzen zen Memoriaren Eguna eta Jesus Zaballos Lasarte-Oriako sozialisten buruak, kide eta zenbait herritarren babesarekin, biktimen omenezko aldarria irakurri zuen Askatasunaren plaza berrian.
Zaballosek salatu egin zuen herriko Udalaren agintaritzan diren Bildu, EAJ eta PCLOko ordezkarien falta. Han juxtu, bertan ez egotea, eta bestelako ekimenik antolatu ez izana kritikatu zuen: “Onartezina eta ezmorala da udal gobernuak azaldutako jarrera”.
Memoria aldarrikatu behar dela adierazi zuen sozialistak, “terrorismoak eragindako biktima eta familien mina ezin dugu ahaztu eta beraiekin gaudela gogoratu nahi diegu. Ez ditugu ahaztuko askatasuna eta demokraziaren alde lan egiteagatik bizia eman dutenak”. ETAren adierazpenaren harira “indarkeriarik gabeko demokrazia izango gara, baina ez memoriarik gabekoa” Omenaldi modura irakurketa amaitzean, lore txuri sorta jarri zuen alkate ohiak “Geroaren memoria” eskulturan bertaratutakoen txaloen artean.