Baina eguneko gai nagusia jorratu baino lehen, Udaleko ondasun eta eskubideen 2011ako inbentarioan egindako aldakuntzak onetsi ziren aho batez.
Emendakinak
Ostiraleko udalbatzarrean Ogasun Batzordetik ekarritako zuzenketak aztertu ziren gaika.
Ibilgailuei dagozkien zergak iazkoan mantentzeko eskaera egin zuen PPk, baina aldeko bozka bakarra izan zuen proposamenak.
Era berean, ondasun higiezinen egungo tarifari eusteko eskatu zuen. Aurreko bozken antzera, ez zen proposamena aurrera atera.
PSEk, aldiz, jarduera ekonomikoetako zergari KPIa eranstea proposatu zuen, ez baitute uste zerga dagoen bezala mantenduz enpresak gure herrira etorriko direnik. PSEren iritziz, “bonifikazioak daude horretarako”. Proposamena ez zen aurrera atera.
Honetaz gain, kirol federatua egiten duten heldu zein haurrentzat beherapena duen txartel berezi bat sortzeko eskaera egin zuten PSE-EEko kideek, baina proposamen hau ere ez zen onartu.
Zaborren tasari dagokionez, EAJk %5ko igoera proposatu zuten eta PSE-k %3a. Ez ziren onetsi.
Bestalde, herriak hondakinen %50a birziklatzea lortuko balu, hurrengo urtean zergaren %50ko hobaria izan dadila proposatu zuen PSEk. Baina zuzenketa ez zen aurrera atera.
EAJk kultura arloan hiru proposamen egin eta hirurak aurrera atera ziren, horietako bi aho batez.
Zuzenketa hauen bitartez, kultur etxeko gazte ikastaroen prezioa %10a igoko da eta ordenantzetan antzerki eta dantza emanaldietako sarreren tarifak agertuko dira.
Azkenik, Bilduko Gobernuak Pirritx eta Porrotxek Nafarroan pairatu duten presio mediatikoa salatu zuten.
Informazio zehatzagoa
Udalbatzarrean onartutako 2012ko ordenantza fiskalei eta zergei buruzko informazio zehatzagoa eskainiko dugu hurrengo zenbakian.