Pirritx eta Porrotx

Txintxarri 2011ko aza. 14a, 01:00

Beste behin ere Pirritx eta Porrotx pailazoak kriminalizatuak izan dira komunikabide ultraeskuindarrenetan eta informazio horiek, Nafarroako Partido Popularrak, UPNko Jose Iribas Hezkuntzako Kontseilariak zuzentzen duen Saileraino eraman ditu eta aintzat hartu ditu.
Kontua zera da, Arbizuko udalerria Marda udalerri palestinarrarekin senidetuta dagoela eta bertako eskolarekin garapenerako eta kooperaziorako proiektu hezitzailea daukala martxan Arbizuko eskola publikoak.
Honen kontura, "Vicente Ferren garapenerako hezkuntza saria", Espainiako Gobernuaren Hezkuntza sailak antolatutako sari garrantzitsua jaso zuen iaz eskola publikoak, eta elkartasun proiektu horren baitan ulertu behar da, joan den ihauterietan egin zuten jaialdi hau non Pirritx eta Porrotx partaide izan ziren eta orain Nafarroako Hezkuntza Sailean aztertzen ari direna "kontsekuentziak ekiteko".
Lasarteko pailazo talde maitatu honek jasaten dituen presio mediatikoen beste adibide bat da eta honetarako Udaletxe honetan Batasuna alderdiaren baitan egin zuten lana erabiltzen dute, kriminalizatu nahian, umeen "adoktrinamentua" egiten dutelakoan.
Gure aldetik ezin dugu pasatzen utzi aukera hau jjasaten dituzten presio nardagarri eta oinarrigabeak gaitzesteko eta euren lana goraipatzeko: elkartasuna, maitasuna, errespetua,… bezalako baloreak umeengan zabalduz.

GU ERE IRRIEN LAGUNAK GARA!!!!!!!!!!!!!

Sentitu, pentsatu eta egin!

Lasarte-Oriako Gobernu Taldea