Aldundiak 2012ko aurrekontuak auzkeztuko ditu Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jada aurkeztu ditu 2012ko aurrekontuak Batzar Nagusietan, baina besteak beste gipuzkoarren ordezkariei, herritarrei, Gipuzkoako gizarte eragileei eta elkarteei ere aurkeztu nahi dizkie eta Gipuzkoako hainbat herri aukeratu dituzte auzkezpen hau egiteko.
Gure eskualdean, azaroaren 18an izango da hitzordua, Hernaniko Sandiusterri aretoan, 19:00etan.
Krisiaren eragina nabarmena da aurrekontuetan eta horrek, Aldundiaren iritziz agerian utzi du nolako kalteak eragin dituen politika egiteko orain arteko moduak.
Horregatik, beste eredu bat eraiki behar dela deritzo Foru Aldundiak. Eta horretarako herritarren parte hartzea eta hitza garrantzitsua izango da. Aurten ezin izan ditu partehartze bilerak aurrera eraman, baina hurrengo urteerako oinarriak ezarri nahi dituzte aurkezpen hauekin.