Donostiako AKTING enpresak eskaintzen duen autogestioko BarraBarra! zerbitzuarekin, auditoriumerako sarrerak erosi ahal izango dira, abendua eta urtarrila bitartean, eta Manuel Lekuonan egiten diren ikastaroen matrikula ere “egitea posible izango dela” uste du Boris Nogales Kultur zinegotziak.
Emaitza intesgarriak
Sarrerak online kudeatzeko zerbitzu hori G-Puntuak urrian antolaturiko final-zortzirenetan eskaini zen.
“Emaitza interesgarriak izan ziren eta Manuel Lekuonaren auditoriumera sarrera era azkarrean egiteko gaitasunarekin. Gainera, sistemak eskaintzen duen era seguruarekin, edozeinek bere etxetik sarrerak erosteko modua izango du, eta, bestela, beharra duenak, Manuel Lekuonaren 3. solairuan dagoen Internet kioskoan eros ditzake”.
Sarreretan deskontua
Nogales zinegotziak aurreratu duenez, "Interneten bidez erositako sarrerek leihatilan erositakoen aldean deskontua izango dute; beraz, azaroaren 18ko Lasarte-Oria Dantzan “En attendant l'inattendu” ekitaldian, ohiko sarrerak 6,00 eurokokoak izango dira eta www.lasarteoriasarean.eu webgunean erositakoak 5,00 eurokoak”.
Gazteek gazte-txartelaren bitartez eta langabetuek dituzten deskontuek ere indarrean jarraituko dute, baina “on-line eskuratutako sarrerek dituzten deskontuak handiagoak dira”.