Herriko atletak bikain Behobia Donostia proban

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 14a

Lasarte-Oria Bai! krosaren ostean, Behobia-Donostia lasterketa da herriko korrikalarien artean kutunena. Igande goizean atleta ugari bildu zen Euskotreneko geltokian denak batera Behobia aldera abiatzeko. Korrikalariek haizea eta beroa izan zituzten lagun burutu beharreko 20 kilometroetan, baina horrek ez zituen herritarrak kikildu. Aipatzekoa da, bost lasarteoriatarrek egin zutela proba ordubete eta 10 minutu azpitik. David Martin 14. postuan sartu zen Donostiako helmugan.