16-Ordu beteko lanuztea Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 16a

“Hitzarmen justu eta arrazoizko baten alde” leloarekin, Michelingo langileak enpresako sarrerako atera irten dira bertako Langile Batzordeak deituta arratsaldeko 14.00 eta 15:00 artean. Ordu beteko lan uzteak erantzun zabala izan du, LAB, CCOO, ELA eta UGT, lau sindikatuek egin baitute, azaroan zehar asteazkenero egingo diren protesta ekintzetan parte hartzeko deia. Sindikatuen ustez “lotsagarria” da enpresaren zuzendaritzak egin duen eskaintza, batez ere azken urteotan izan dituzten irabaziak kontutan izanik, (192 milioi Euro 2010 urtean).

Gasteiz eta Lasarte-Orian Michelin Multinazionalak dituen enpresetako langileek azaroan zehar ordu beteko lanuzteak egingo dituzte azaroaren 16, 23 eta 30ean hitzarmen on baten alde. Gaur arratsaldean, 14:00 eta 15:00ak artean Lasarte-Oriako lantegi kanpokaldean elkartu dira hainbat langile “hitzarmen justu eta arrazoizko baten alde” pankartarekin bat eginez.
LAB sindikatuko ordezkarien ustez “multinazional frantsesaren zuzendaritzatik egin den lan hitzarmen eskaintza lotsagarria da. Oraindik eta gehiago kontuan hartzen badugu Michelinek duen estatuko filialak azken urteetan lortu dituen irabaziak ( 192 milioi Euro 2010 urtean eta 2011 emaitzak hobetzeko bidean)”.
Langileen ordezkaritzak aho batez baztertu du enpresaren zuzendaritzak egindako azken eskaintza hori eta zera eskatzen dute langileek: Soldata izoztea 2011 eta 2012an, %1,5eko igoera 2013 eta 2014an, eta lanaldia dagoenean uztea. Epe luzerako hitzarmena lortu nahi dute sindikatuek, arlo sozialean hobekuntza txikiren batzuekin batera.
LABeko ordezkariek adierazi dutenez, mobilizazioak handiagoak izango dira ordu beteko lehenengo lan uzte hauek ez baldin badute blokeo egoeratik ateratzeko balio, hau da, enpresako zuzendaritzaren aldetik erantzun bat eta jarrera aldaketa eskatzen ari dira.