Kuadrillategi eta Gazteklubak Lip dub-a grabatuko dute Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 18a

Kuadrillategi eta Gazteklubeko gazteek azaroaren 5ean lib dub-a grabatzeko asmoa zuten, baina ekimena egunez aldatu behar izan zuten Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak asteburu horretarako aurreikusten zen eguraldia zela eta, larrialdi laranja ezarri zuelako eta igandean grabatuko dute.
Beraz, Pirritx eta Porrotxen Mari Kalanbre abestiarekin prestatutako koreografia igandean, azaroaren 20an egin eta grabatuko dute eguerdiko 12:00etan O kendon.
Ekimena irekia da eta nahi duenak parte har dezake. Beraz dantzatzea gustuko dutenek aukera paregabea dute igande eguerdian gaztetxoek antolatutakoarekin primeran pasatzeko.