Mundiala kantu taldearen saioa igandean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 18a

Etorkinez osatutako "Mundialak" kantu taldea hilean behin elkartzen da herri ezberdinetan euskal abestiak kantatzeko eta oraingoan, Lasarte-Orian egingo dute saioa. Igandean, azaroaren 20an Landaberri BHI ikastetxean elkartuko dira eguerdiko 12:00etan eta Xumela Koruaren laguntza izango dute.
Etorkin hauek euskal abestiak ikasten ari dira abenduaren 2an ostiralean Okendon egingo den Mintzodromoan kantatzeko.
Saio irekia da, kantua gustuko duen edonor joan daiteke bertara, etorkina izan edo ez, helburua etorkin eta euskaldunak elkar ezagutu, euskaraz jardun eta kantatzea baita.