Helduentzako igeriketa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 18a

Helduentzako igeriketa ikastaroa
Azaroaren 21etik urtarrilaren 4ra, erdi eta hasiera mailako helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian.
Astean hiru saio izango dira, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 20:30etatik aurrera. Izena emateko azken eguna gaur, azaroaren 18a da.
Ikastaroak 107,70 euro balio du eta kiroldegiko bazkide direnentzat 58,70 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu edo 943 376 182 telefonora dei dezakezue.