Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurtxoen eta gurasoen loak uztartzerako orduan sor daitezkeen arazoetaz mintzo zen asteazkenean Pilar Seminario, Lasarte-Oriako Osasun sailak antolatzen dituen haur eta nerabeen hezkuntzari buruzko hitzaldi zikloan. Manuel Lekuonako hitzaldi aretora hurbildu ziren gurasoek haurtxoen lo zikloari buruz eta garapenaren etapa desberdinei buruz jakin zuten. Honetaz gain, gau erdian esnatzearen arrazoiak eta amets gaiztoak ere aipatu ziren. Eta haien esperientziak partekatzeko tartea ere egon zen.