Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantza garaikidea egiten duen Nats Nus talde kataluniarra ikusteko aukera izan zen ostiral arratsean Manuel Lekuona kultur-etxean. “En attendant l´inattendu” emanaldiak denetariko sentsazioak biziarazteko aukera eman zien bertaratuei. Claire Ducreux eta Toni Mira dantzari bikoteak guztiz desberdinak diren bi pertsonen arteko amodio istorioa kontatu zuen. Bateraezinak zirela ziruditen, poesia zen bata, airea, librea. Matematika bestea, zurruna, gogorra. Baina haien ertzek elkar ukitu zutenean, borobil perfektua osatzen zutela konturatu ziren.