Egunero da azaroak 25

Txintxarri 2011ko azaroaren 21a

Kaixo lagun: Jakingo duzunez, azaroak 25-a indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Saltzen diguten berdintasun errealitate faltsu honen azpian, bada oso bestelako egoera bat. Ondorengo datuak horren adibide bat besterik ez dira:
Besteak beste, aipagarria da 2011n Estatu Espainiarrean oraingoz 53 direla eraildako emakumeak eta horietatik 3 Hego Euskal Herrian. Bestalde, 2010. urtean Espainian egindako salaketen kopurua benetan adierazgarria da: 134.105. Datu hauek esanguratsuak badira ere, errealitate zabalago bat aurkezten zaigu; horregatik ez dugu ahaztu behar bortxakeria matxistak ere, beste espresio hauek dituela: mesprezuak, itotzerainoko exijentzia maila, lan baldintzen kaxkartzea, jarrera autoritarioak, askatasun sexual mugatuak, jendaurreko errepresentazio gutxietsia, lesbofobia, norberak bere gorputzaren gainean erabakitzeko eskubideen ukapena eta ASKOZ GEHIAGO!
Horrenbestez, egoera honen aurkako jarrera edo oposizio erakusteko eta harreman parekideak bultzatuko dituen jendarte baten alde egiteko deialdia luzatzen dizuegu, Azaroak 25, OSTIRALA, ILUNTZEKO 20:30tan UDALETXE AURREAN egingo den kontzentraziora ager zaitezen.
Egunero delako azaroak 25, GORA BORROKA FEMINISTA!!

A25 ekimena