Landaberri ikastolako Guraso Elkarteak "Guraso Eskola" martxan jarriko du aurki.
Seme alabei ikasketetan laguntzeko edo gai desberdinei, hala nola, sexua, teknologia berriak, bulling-a... nola aurre egin ikasteko mintegi ludiko eta praktikoa antolatu du Guraso elkarteak.
Hilabetean behin, astearte batean elkartuko dira Mapi Urresti psikologoarekin gai zehatz bat jorratzeko. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 15:15etik 16: 45era. Lehen egunean jorratuko diren gaien proposamen bat emango da eta taldeak ikusten dituen aldaketak egin ahalko ditu.
Guraso eskolari buruzko informazio gehiago nahi duenak, landaberrigurasoelkartea@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez egin dezake eskaera.