Musikarien zaindariaren eguna ospatzeko hainbat ekitaldi Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 21a

Nahiz eta arazoaren 22an, asteartean izan eguna, atzo hasi ziren Santa Zezilia, musikarien zaindariaren ospakizunak gure herrian.
Alboka abesbatza izan zen bere sainda ohoratzen lehena. Arantzazuko Amabirjinaren parrokian 12:30etako meza girotu zuen herriko abesbatzak. Ostean, bazkaria izan zuten, bazkide eta lagunekin.
Gaur berriz, Musika eskolakoen txanda da. Txorimaloak Soinu taldearen kontzertua antolatu dute, gaur arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuonako areto nagusian.
Akordeoia trikitixarekin uztartuz eta bateria eta baxua oinarri hartuz, Euskal Herriko zein atzerriko hainbat musika tresna konbinatzen ditu.
Musikajoleen ahotsa ere entzun daiteke taldearen emanaldietan, zenbaitetan euskal kantu ezagunak interpretatuz eta bestetan berriz taldekideek sortutako hitzak kantuan jarriz. Izan ere, Txorimaloak soinu taldearen egungo helburuetako bat, taldeko partaideen sorkuntza lanak jende aurrera eramatea da
Estatuko, zein nazioarteko folklore jaialdietan egon dira, hala nola, 2010 urtean EEBBetako Boisen egiten zen euskal jaialdian.
Bestalde, bihar, Amalur eskolako txistulariek arratsaldeko 19:00etatik aurrera herriko hainbat kaleetatik barrena ibiliko dira kalejira alaian.