PSE-EE garaile baina 1.638 botu gutxiago eskuratuz

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 21a

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan beste leku askotan bezala Lasarte-Orian ere PSE-Eeren jaitsiera eta Amaiurren sarrera indartsua azpimarratu daitezte. PP eta EAJk igoera txikiak izan dituzte.

Lasarte-Orian PSE-EEk jaso zituen atzo igandean Madrileko Kongresua berritzeko hauteskundeetan boto gehien, baina 2008an baino 1.638 boto gutxiago. Orduan ez zen ezker abertzalea aurkeztu eta atzo Amaiurrek estrainaldi indartsua izan zuen, 2.446 boto eskuratu baitzituen, maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk jaso zituen 2168 haiek baino ia 300 boto gehiago. PPk eta EAJk ere aurreko hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu dituzte, PPk igandean 1.643 eskuratu zituen, 2008an 1.444 baina udal hauteskundeetan 785. EAJk igandean 1.424, 2008an 1.264 eta maiatzeko udal hauteskundeetan 1.091. Hego Euskal Herritik Amaiurrek Kongresuan zazpi ordezkari izango ditu, bost PSOEk, PNVk eta PP-UPNk. Geroa Baiko Uxue Barcos-ek ere izango du ordezkaritza.