Gaur Santa Zezilia eguna dugu, musikarien zaindaria. Gure herrian hainbat dira sainta honen babesera lan egiten duten elkarte eta erakundeak eta ekimen batzuk antolatu dituzte egun hau ospatzeko.
Atzo Lasarte-Oriako Udal Musika eskolak antolatuta Txorimaloak soinu taldearen kontzertua ikusi zen Manuel Lekuona kultur-etxeko aretoan. Euskal Herriko doinuak eta tresnak, zein atzerriko instrumentu batzuk, hala nola, kanabera, karranola eta boroak entzun zituzten emanaldira hurbildu zirenek. Ahots, dantza eta sorkuntzako doinuak ere izan ziren gaztetxo taldearen eskutik.
Gaur, berriz, Amalur eskolako txistularien txanda izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera herriko kaleetatik barrena ibiliko dira.