Jalgune-ren jaialdiko gonbidapenak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 25a

Jalgune elkartearen jaialdi koloretsua egingo da bihar, hilaren 26a larunbata, 18:30etik aurrera Manuel Lekuona kultur-etxean. Emanaldia ikusi nahi duen orok gonbidapena izan behar du. Lasarte-Oriako Kultura sailak jakin arazi duenez, gonbidapen hauek Manuel Lekuonako sarreran daude. Hala baina, atzo 50 gonbidapen jarri zituen sailak, www.lasarteoriasarean.eu web orrialdean eta honen bidez ere eskuratu ahal izango dira.
Erabiltzaileek lau gonbidapen gehienez eskatu ahalko ditu. eta etxean inprimatu behar dira. Etxean eskaera egin ezinez gero, Manuel Lekuonako hirugarren solairuan dagoen kiosko digitalean egin daiteke.