Ane Labaka Bertxoko sariketako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 25a

Arabako Bertsolari elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatzen duten Bertxoko sariketaren finala izango da gaur, ostirala, 22:30ak aldera, Aramaioko Iturrieta sagardotegian.
Bertan, Ane Labaka herritarrak Gasteizko Ekaitz Samaniego eta Ander Solozabal, Arrigorriagako Peio Ormazabal, Laudioko Izar Mendiguren eta Urretxuko Manex Mantxola izango ditu lehiakide. Gai-jartzaile lanetan Iñaki Agirre eta Manex Viñaspre arituko dira.