Paul Eizmendi eta Eider Manso Euskal Herriko trikitilari gazteen finalean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 25a

Amalur trikitixa eskolako Paul Eizmendi trikitilari donostiarra eta herriko Eider Manso pandero jolea, igandean, azaroaren 27an, Zalbidarreko Olazar pilotalekuan Euskal Herriko XX. trikitilari gazteen txapelketako finalean parte hartuko dute, 17:30etatik aurrera.
Bi kanporaketa izan dira Azkoitia eta Agurainen. Jon Lasaren eskolako gazteak bigarrengoan izan ziren, beste bost bikoterekin batera.
Bertan behartutako doinuak ziren Bizkaiko Trikitixa, Porrusalda, Fandangoa eta Arin-arina jo zituzten. Gazteek kanporaketako laugarren postua eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Finalean beste zazpi bikote izango dituzte aurrean.