2011 urteko Lasarte-Oriako XXV. Literatura Lehiaketako eta haur eta gazteen XXIV. Literatura lehiaketako sari banaketa bihar, azaroaren 26an, eguerdian egingo da Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi-aretoan.
Azpimarragarria da, herri honetako lehiaketak duen garrantzia izan ere, Estatu osoko lanak iritsi dira helduen lehiaketan parte hartzeko. Haurren txapelketaren kasuan, herriko 500 bat haurren lanak aurkeztu dira aurtengoan. Horietatik euskaraz idatzitakoak ia 233 izan dira eta gaztelaniaz, aldiz, 185.
Epaimahaiak zaila izan du aurten ere erabakia hartzeko. Hala ere, ados jarri eta bihar jakingo da, nortzuk diren aurtengo sarituak.