Nola joan zen Lezoko kanporaketa?
Goiatz.- Lekua pentsatzen genuena baina txikiagoa zen, jendeak zutik egon behar izan zuen. Oso gustura egon ginen.
Lierni.- Familia artekoa izan zen ondo pasa genuen.
Zein abesti eskaini zenituzten?
G.- Nik bakarka Ken Zazpiren “Zapalduen olerkia” eskaini nuen eta “Hesi hutsak” Mendeku Itxuarena. Hor jende gehiagoren laguntza izan nuen, gitarran Jon Bazterra eta Jabi Zuñiga, baxuan Aitor Lasaosa eta baterian Guillermo Carcedo.
L.- Nik bikotekako abestia egin nuen soilik, "Itsasgora eta itsas behera" Goiatzekin eta Aitor Uriaren laguntzaz.
G.- Gure irakasle ohia izandako Nerea Goikoetxeak egindakoa da.
Nola animatu zineten bigarren urtez parte hartzera?
L.- Aitor eta Nereak deitu ziguten eta entsaiatzeko geratu ginen.
G.- Denbora gutxian izan da, hiru entsegu egin genituen sailkapenerako eta orain bi entsegu egingo ditugu finalekoa prestatzeko.
L.- Ordutegiekin zaila daukagu elkartzeko. Bestalde, aspaldi ez ginen elkartzen eta aitzakia modukoa izan da berriro elkarrekin egoteko eta gustura egon gara.
Eta finalera iristea ezustekoa izan zen?
G.- Nik uste nuen bikoteka pasako ginela eta bakarka ez nuela lortuko. Iruditu zitzaidan sonoritatea oso ona izan zela eta asko desafinatu nuela.
Josu Izagirre musika eskolako irakaslea joan zen bigarren sailkapenen saiora eta ostean, bidali zigun mezua banaka eta binaka finalean ginela.
L.- Gainera, Lezon ginela jakin genuen bertan hiru bikotek bakarrik parte hartuko genuela baina Bergaran pila zeudela. Goiatzek hori esatean, zer eginik ez genuela pentsatu nuen. Baina azkenean zortea izan dugu.
G.- Orain uste dugu bost bikote gaudela finalean.
Eta ez dituzue beste lehiakideen abestiak entzun?
G.- Ez, Lezotik bikoteetan bakarrak gara finalera iritsi garenak. Bakarkakoan, berriz, gehiago izan dira eta ongi kantatzen dute.
Baina lehengo urtearekin alderatuta, maila baxuagoa zela iruditu zitzaidan.
Eta hori zergatik?
L.- Guztiak gazteagoak ginen.
G.- Lorea Intxaurdi eta Musika eskolako irakasle ohia izan zen nagusiena.
L.- Eta esperientzia gutxi zuten. Lehenengo aldia zen gehienentzat.
G.- Andrea Gonzalez musika eskolako ikaslea ere bertan egon zen eta oso ongi egin zuen. Baina ez zen pasa.
Beraz, aldaketak nabaritu dituzue...
L.- Bai. aurrekoan bat baino gehiagok maila desberdinetan parte hartu zuen. Jende asko zegoen orain banaka, orain bikoteka edo taldean ateratzen zirenak.
G.- Gure sailkapenean uste dut ni izan nintzela bi alditan atera nintzen bakarra.
Eta orain finala prestatzera...
G.- Bai. Aurten, gainera, aurreko urtean ez bezala, epai mahaiekoek aholkuak eman dizkigute finalean gauzak hobetzeko. Horrek asko laguntzen du, zein akats egin duzun jakin baitezakezu. Ni bakarkakoan pertsonalki saiatu naiz guztia hobetzen.
L.- Orain, abestiak gureak egiten saiatzen ari gara. Ea lortzen dugun guztia borobil izaten, ahotsak ere bai.
Zein abesti eskainiko dituzue?
G.- Nik bakarrik “Zapalduen Olerkia”. Guillermo Carcedo eta Julen Bazterra izango ditut laguntzaile kutxa eta gitarrarekin.
L.- Bikotekoan "Itsasgora eta itsas behera" eskainiko dugu.
Ez al du Antzoki Zaharrak errespetua ematen?
G.- Bai egia esan antzerki bat ikustea zoaz eta pentsatzen duzu ni hor egongo naiz.
Baina gozatzeko momentua da. Antzokiko kalitatea eta sonorizazioa primerakoa da. Eta jende askok zu ikustea, aprobetxatu behar da %100era.
Eta zein asmorekin zoazte finalera?
L.- Finalera iristea nahikoa izan da guretzat. Ondo pasatzera goaz. Hiru minutu horietan gozatzera goaz.
G.- Azkenean beste denbora pasa bat bezala da. Gaur arratsaldean kantu txapelketa duzu, joaten zara, entsegua egiten duzu, zerbait hartzen duzu saioa hasi baino lehen...
L.- Eta oso giro polita egoten da.
G.- Nork irabazten duen berdin dio.
L.- Ez dago lehiakortasun handirik. Denok gara lehiakide...
G.- Denen nahia da hoberen egitea eta irabazlea baina...ez da helburu nagusia.
L.- Gurea behintzat ez.
G.- Aurten gainera Euskal herriko kantu txapelketara nor joango den aukeratuko da. Nire ustez, aukeratua izatea irabaztea baino gehiago da. Azkenean, bestea aukera bat duzu abestia erakusteko.
Jende animatuko al zenukete finalera hurbiltzeko?
G.- Lezoko sailkapenera gure familietako kideak gerturatu ziren. Jende asko zegoen bertan. Ilara luzea sortu zen.
L.- Familiaz gain, lagun batzuk ere animatu ziren.
G.- Baina finalekoa agian garesti da lagunei esateko. Sarrerek 8 euro balio dute. Eta gazte batentzako dirua da.
L- Eta barren-kezkak sortzen dizkizu jendeari esateak.