25-Indarkeriari aurre egiteko hezkuntza

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 25a

Azaroaren 25a da gaur, genero indarkeriaren aurkako eguna. Herritarrak gai honetan sentsibilizatu eta hezteko hainbat ekintza egin dira astean zehar herriko Emakumeen Zentro Zibikoan.

Sentsibilizazioa lantzen

Asteartean, Iciar Bollain zuzendariaren "Amores que matan" film laburra ikusi zuten.
Ostean, Mercedes Humada psikologoa indarkeriaren zikloak aztertu zituen, lehenengo irainak, indarkeria fisikoa, erasotzailearen damua edo biktimaren erruduntasuna eta barkamena.
Datuak eskaini eta, besteak beste, lehenengo indarkeri egoeratik denuntzia egitera normalean hamar urte igarotzen direla azpimarratu zuen.
Honen ostean, emakumeak babesteko estrategiei buruz aritu zen. Bere mintzaldian zehar, emakumeen galderei erantzun zien.
Asteazkenean, Pedro Almodovarren "La mala educación" filma ikusi eta Aingeru Mayor sexologoaren hitzaldia izan zuten.
Honek pertsonek ditugun harremanak azaldu zituen sexualitatearen puntutik eta, esate baterako, gaur egungo gizarteak emakumeengan duen eragina aztertu zuen.

Gaurko ekintzak

Bestalde gaur, Emakumeen Zentro Zibikoko antzerki taldeak "Patio de vecinas" lana eskainiko dute Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan, 19:30etatik aurrera.
Eta zentro zibikoak antolatu dituen ekitaldiei amaiera emateko, 21:30ak aldera, afaria egongo da Araeta jatetxean.

Kontzentrazioa

Baina ez da Zentro zibikoa bakarra egoera hauek gaitzesteko ekintzak egingo dituena.
A25 ekimenak gaur, 20:30tan Udaletxe aurrean egingo du kontzentrazio.
Emakumeen indarkeriaren aurkako jarrera edo oposizioa erakusteko eta harreman parekideak bultzatuko dituen jendarte baten alde egiteko deialdia luzatu du A25 izeneko ekimenak.