Emakumeek jasaten duten indarkeria gaitzesteko eguna da azaroaren 25a. Euskal Herri osoan zehar hainbat jarduera egin dira sexu indarkeriaren aurka, eta Lasarte-Oria ez da salbuespena izan.
Gaur arratsaldean, A25 ekimeneko gazteek arbela bat jarri dute Okendo plazan eta nahi zuenak bertan idatz zezakeen bere ustez emakumeen aurkako indarkeriak zer esan nahi duen. Denetariko hitzak irakurri ahal izan dira: Indarkeria matxista "irainak, ubelduak, sistema honen islada, koldarkeria..." dela irakur zitekeen bertan. Gero, iluntzeko 20:00etan Emakumeen Zentro Zibikokoak antzerkia eskaini du Manuel Lekuona kultur-etxean. Aretoa bete egin da “Patio de Vecinas” antzezlana ikusteko eta ikusleek hausnarketarako zein barre egiteko beta eduki dute antzerkiak zirauen bitartean
Egunari amaiera emateko, kontzentrazioa egin dute A25 ekimenekoek udaletxe aurrean eta jarraipen zabala izan du deialdiak.