Langileak Donostia ospitalean egiten zuen lan elektrikari moduan eta azken erabakiaren arabera, 1974 eta 1990 urteen bitartean amiantoarekin harremana izan zuela frogatzen da baita 1969 eta 1990 urteen bitartean X izpien erradiazioak pairatu zituela bere lanaren jardunean. 56 urteko herritarrak tiroide eta biriketako minbizia dauka eta orain gaixotasun profesional aitortzen zaizkio biak. Horrela izanda, gaixoaren pentsioa nabarmen hobetuko da eta Osakidetzak prestazio errekargua ordaindu beharko dio.
Euskadiko CCOO sindikatuaren arabera, langileen %25ak du lantokian harremana osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen substantziekin. Honen aurrean enpresetako segurtasun neurri falta larria salatzen du sindikatuak eta langileei dei egiten die horrelako kasuen aurrean informa daitezen.