Jalguneren jaialdi zirraragarria

Txintxarri 2011ko azaroaren 26a

Hogeigarren urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan hainbat ekintza burutzen ari da Jalgune elkartea. Horien artean kokatzen da larunbatean egin duten jaialdi erraldoia.
Denetariko ekintzak ekintzak burutu dituzte Manuel Lekuona kultur-etxean ordu eta erdi iraun duen ikuskizun alai eta koloretsuan: dantza, magia, antzerkia... Besteak beste, bidailagun izan dituzte Semblante Andaluzeko kideak, Sorgin Dantzako dantzariak, joaldunak, donostiako batukada... Finean, festa handi bat burutu dute Jalguneko gazte eta zaintzaileek.
20 urte 11 bertute ekimenaren barruan kokatzen den ekintza honek, ametsak bertute bihurtzea posible dela irakatsi digu guztioi. Lasarte-Oriako herritar eta elkarteen bertuteak batuta, urritasuna duten gazteen aisialdi beharrak asetzea posible dela ikusi ahal izan dugu ilunabarreko jaialdi zirraragarrian.

Abenduaren 3ko bazkaria

Bestalde, ospakizunak ez dira jaialdiarekin amaitu, abenduaren 3an bazkaria egingo dute Goiegi jatetxean Jalgunekoak, gazteak, begiraleak, familiak eta urte guztitan beti laguntzeko prest egon diren lagunek.