27_Gonzalo Sukunza azkarrena Maratoian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 27a

Lehengo igandean, Donostiako 34. Maratoia burutu zen. Honetan 2.311 korrikalarik parte hartu zuten 42 kilometro baino gehiago dituen proban eta herritarren artean, azkarrena, Gonzalo Sukunza izan zen. Zumeatarra taldeko herritarrak hamaikagarren postua egin zuen, helmugan 2:33:33 denbora eginez.
Proba gogorra bukatu zuten beste herritarrak, Raul Gomez, 2:41:44; Txiki Manterola, 2:49:25; Julen Ollokiegi, 2:49:43; Ismael Hernández, 2:51:05; Imanol Arteaga, 3:09:51, Eñaut Fdz. de Lezea, 3:14:53, Xanti Trantxe, 3:15:37; Joxe Martin Arregi, 3:25:46; Mari Carmen Olaso, 3:41:05; Javi Alonso, 3:43:10; Igor Sevilla, 3:48:32; Mikel Ormazabal, 3:50:17; Peio Fadrique, 3:54:55; Javier Molano, 3:56:35 eta Sergio Rivera 04:02:22 izan ziren.

10 km proba

Era berean, Maratoi laurdeneko proba ere burutu zen igandean. Honetan, Jon Altuna izan zen lehenengo herritarra, 37:06, eta senior mailako 16. postua lortu zuen.
Iñigo Valdivia, 40:18; Maria Mendibe, 41:33; Xabier Gorostegui, 43:07, Iñaki Letamendi, 46:15 eta Jose Lavado, 48:10 izan ziren 10 kilometrotako proba amaitu zuten beste herritarrak.

Azkoitiko lasterketa

Bestalde, larunbatean, azaroaren 26an, Ostadarreko atletismo saileko hainbat korrikalari hurbildu ziren Azkoitira, VII. herri lasterketan parte hartzera.
10 kilometrotako proban, herriko lasterkariek honako denbora hauek egin zituzten: Mikel Izagirre, 38:38; Jose Ignacio Elvira, 38:38; Juan Mari Marcos, 38:38; Joseba Iparragirre, 43:28; Javier Sanchez, 43:41; Gorka Alvarez, 44:28; Leonardo Juarez, 44:38; Guillermo Trombotti, 44:38 eta Xabier Etxabe, 47:36.