10_“Asko ikasi dut Berlinera joan-etorrian”

jon-altuna 2011ko azaroaren 28a

Berlin, Praga, Bratislava eta inguruko beste zenbait hiritan egon da Jokin Telleria bateria jolea Louise Michel taldearekin. Azaro amaieran eta abendu hasieran bi astetako joan etorria egin dute Alemania, Txekia eta Eslovakiara. Guztira zazpi kontzertu eskaini dituzte lokal txikietan eta esperientzia oso interesgarria izan dela esan digu Telleriak, hain juxtu taldearen etorkizuna eta norabidea finkatzen ari diren une honetan.

Louise Michel taldean jotzen du bateria Jokin Telleria lasarteoriatarrak 2010eko martxotik. Taldean, eslovakiar eta txekiar bi dira, irundar, zarauztar eta lasarteoriatarrarekin batera, eta hauei esker egin dute Alemania, Txekia eta Eslovakiara joan etorria. Marek taldekide eslovakiarra hamar urtez bizi izan zen gainera Berlinen eta hiru kontzertu eskaini zituzten hiri horretan.