Abenduak 17an, Denok Bilbora!!!

Txintxarri 2011ko azaroaren 28a

Emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batzuetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala da.
Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da.
Indarkeria honek ondorioz emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du.
Hau guztiarengatik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du.
Indarkeria sexista, patriarkatuaren ondorioa da, egunero era desberdinetan isladatzen dena, ez da salbuespeneko zeozer, lan-desberdintasuna, laneko jazarpena, publizitate sexista, emakumeen gutxiespena, justiziaren aurreko zigorgabetasuna, bikote edo familiaren kontrola... dena da indarkeria.
Beste gizarte eredu bat eraiki nahi badugu, lehentasuneko eta ezinbesteko aldaketa da hau.

Abenduak 17an, Denok Bilbora!!!

Euskal Herriko Bilgune Feminista