Gazte asanbladaren aurkezpena eta afaria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 28a

Lasarte-Oriako gazteek abenduaren 3rako egun berezia antolatu dute. Arratsaldeko 17:00tan, Okendon hasi eta bukatuko den poteo musikatua egingo dute lehenik; 18:00tan, Gazte Olinpiadak antolatu dituzte eta 20:30tan izango da gazte asanbladaren aurkezpen ofiziala. 21:00tan afari herrikoia antolatu dute Okendon eta bertan erabakiko da gazte asanbladak edukiko duen izena. Ostean, 23:30etan hasita, Pau Alabajos, Trikihots eta DjZebok kontzertuak eskainiko dituzte.
Afarirako txartelak salgai daude 12 eurotan Ilargi, Jalgi, Artizar, Xirimiri eta Trumoien.