“Gipuzkoa Berriketan” ekimena aurkeztu du Foru Aldundiak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 28a

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hari horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko zazpi udalek “Gipuzkoa Berriketan. Guk ere euskaraz” ekimena aurkeztu zuten ostiral eguerdian, Foru Aldundiaren egoitzan.
“Gipuzkoa Berriketan. Guk ere euskaraz” ekimenean, Aldundiak eta zazpi udalek mintzodromoak egingo dituzte datorren astean eta horien artean, Lasarte-Oria dago.
Gure herrian abenduaren 2an, ostiralean izango da. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara bitartean Okendo plazan herriko hainbat eragile eta herritar bilduko dira, euskaraz hainbat gairi buruz mintzatzeko.
Helburua, beraz, garbia da: euskararen erabilera sustatzea, euskara plazara eramatea.