Zilarrezko judoka gazteak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 28a

LOKEko judokek zilarrezko hiru domina ekarri zituzten herrira azaroaren 19an Gipuzkoako senior txapelketan parte hartuta.
Esteban Martinez, Mario Garrido eta Asier Sagasti judokak izan dira eremuko txapeldun orde izatea lortu duten hiru judoka gazteak.
Estebanek 66 kilo azpiko mailako finalean galdu zuen Usurbilgo Esteban Lacarekin.
Mario Garridok ere Usurbilgo Ion Martinen aurka galdu zuen, 73 kilo azpiko mailan.
Eta Asier Sagastik, berriz, 90 kilo azpikoetan, ezin izan zuen Aitor Gimenez donostiarra garaitu.

Infantilen jardunaldia

Jarraian, infantilen Gipuzkoako txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zen.
Bertan, Jone Arroyok 52 kilo azpiko mailako bigarren postua eskuratu zuen. Mutilei dagokienez, Haritz Urdangarinek hirugarrena eta Jorge Revuelta eta Mikel Lasak bosgarrena.

Amurrio eta Durango

Bestalde, azaroaren 13an Amurrion junior mailako nazioarteko txapelketa parte hartu zuten Esteban Martinez eta Mario Garridok.
Estebanek brontzezko domina lortu zuen eta Mariok, berriz, 5. postua. Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan, Estebanek “txapelketa txukuna egin zuen”.
Larunbata horretan, gainera, LOKEko lagunak Durangon izan ziren Uhematsu anaiekin entrenatzen.